XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

II. Azken urteotan teknologia berrien aurrerakuntzak komunikazio aukerak itzelez gehitzen dituen sekulako tresna bihurtu du Internet.

Eta orain arte Interneten bitartezko eragiketen euskarri izan dadin behin betiko legegintza egokitzapenik egin ez den arren, Administrazio Publikoek, informazio mailan herritarrei lorpide unibertsala bermatzeko daukaten ardurari eutsiz, azpiegituretango inbertsioak finantzatzen eta Interneten bakoitzak bere tokia izan dezala garatzen dabil, esaterako egon dagoan Bizkaiko Foru Aldundiarena, horrela informazio publikoaren hedapena errazagotu eta zenbait zerbitzuren kudeaketa hobetu egiten dira eta.

I. Bizkaiko toki erakundeei Internet erabiltzeko bide eman eta euren kudeaketaren eguneratzea erraztu nahian, Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Foru Aldundiaren web zerbitzariaz balia dadin UDALe? komunikazioen sare elektronikoa sortzeko proiektua garatu nahi du eta horren bitartez Aldundia eta toki erakundeak eta azken hauek euren artean konektatu ahal izango dira eta Interneteko gainontzekoetan kontsultak egin ahal izango dituzte fitxategi-transferentziak eta posta elektronikoa diren ohiko erremintak erabiliz; gero, bigarren fasean, kudeaketarako euskarri izango diren aplikatibo zehatzak erabiliko dira, Aldundiaren zerbitzarian Bizkaia Lurralde Historikoaren toki erakundeei buruzko informazio orokorreko web orriak sortu eta kokatuko direlarik.

II. Horretarako, Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailak oinarrizko azpiegitura ezartzea ahalbidetuko duten hardware eta software euskarrietan beharrezko diren inbertsioetarako partida aurrikusi du 1998.erako Aurrekontuan, horren xedeari, banaketari eta administrazioari dagokien prozedura Foru Dekretu honen bitartez finkatzen delarik.

Guzti horregatik, Ingurugiro eta Lurralde Ekintzako Foru Diputatuak proposatuz, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak 1998.eko azaroaren 3an egindako batzarrean aldeaurrez aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DA:

Lehenengo artikulua. - Xedea

Foru Dekretu honen xedea Bizkaia Lurralde Historikoko Udal, Mankomunitate eta Partzuergoentzako dirulaguntzen eskaera eta emakida araupetzea da; dirulaguntza horiek Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Sailaren aurrean eskatu ahal izango dituzte, Interneten bitartez toki erakundeen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko harremanak eta informazio trukaketa hobe eta kudeaketaren eragingarritasuna gehitzeko diren zenbait tramite bizkor ditzan hardware eta software mikroinformatikoa erosteko ezarrita dauden formalitateak eta betekizunak bete beharko dituztelarik.

Bigarren artikulua. - Betekizunak

Aipatu diren dirulaguntzak lortzeko beharrezko baldintzak hauek izango dira, Internetez baliatzeko izan eta jarraian adierazten diren eskakizun teknikoak bete ditzan informatika ekipamendua erosteko erabil daitezela:

- Pentium II 350 Mhz mikroordenadorea, 64Mb-ko memoria, 3 Gb-ko edukiera diskoan.

- 17 pulgadako pantaila.

- Windows 95 (Microsoft Internet Mail, Office 97).

- Adobe Acrobat Reader.

- 56kbps-ko Modema (segunduko milaka bite).

Hirugarren artikulua. - Dokumentazioa

Toki erakundearen dirulaguntza eskabidean honako hauek geratuko dira jasota:

1. Dirulaguntza lortu ahal izateko bigarren artikuluan jasotzen diren betekizunak betetzen direla.

2. Proiektuari eta bere finantzaketarako udal ekarpenaren zatiari doazkien onarpena.